Ekintzak
Ikasleentzako ekintzak
Ikastetxeetako haur eta nerabei zuzendutako hainbat ekintza eta aktibitate topatuko dituzu atal honetan. Mondragon Goi Eskola Politeknikoak antolatu eta eskaintzen ditu gazteen artean ZTIM gaietarako griña eta interesa sustatzeko asmoz. Formatu desberdinetako ekintza eta aktibitateak jartzen ditugu ikastetxeen eskura, batzuk ikastetxean bertan egitekoak dira, beste batzuk unibertsitatean eta beste batzuk aldiz online formatuan. Denetarik dago, beraz begiratu eskaintza eta topatu zure ikasleei gehien egokitzen zaizkien aktibitateak.
Aldi baterako erakusketak
Gai desberdinak lantzen dituzten erakusketak prest daude ikastetxeetan ikusgai jartzeko. Gaiak lantzeko fitxak ere badaude. DBHko ikasleei zuzenduta.
Jardunaldiak
ZTIMen inguruko hitzaldi, jardunaldi edo ekitaldiak antolatzen dira ikastetxeetan, unibertsitatean edo online formatuan. DBH eta batxilergoko ikasleei zuzenduta.
Tailerrak
Zientzia eta teknologiari lotutako tailer praktiko sorta zabal bat dugu ikastetxeetako ikasleei zuzenduta. Unibertsitatean edota ikastetxean egin daitezke. DBHko ikasleei zuzenduta.
Zientziaren astea
Mondragon Unibertsitateak badu bere Zientziaren Aste propioa. Ekintzak online edota campus desberdinetan eskaintzen dira. DBHko ikasleei zuzenduta.
First Lego League
Teknologia oinarri duen nazioarteko lehiaketa honetan Mondragon Unibertsitatea Euskadiko torneoaren antolatzaileetako bat da. LH eta DBHko ikasleei zuzenduta.
PBL day
Ingeniaritza zer den ulertzeko adibide praktiko eta errealak erakusten ditu jardunaldi honek. DBH, batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleei dago zuzenduta.
NORABIDEAN Komikia
Komikiaren bitartez Mondragon Unibertsitateak eta Mondragon Taldeak elkarlanean sortutako MONDRAGON ZTIM HUB sarea aurkeztu nahi dizugu. Proiektuaren helburu nagusia gazteen artean ZTIM konpetentzien garapena sustatzea da.
Kanpamendu Teknologikoa
Gabonetan robotika eta programazioari buruzko kanpamentu teknologikoa eskainiko da haur eta gaztetxoentzat
Irakasleentzako ekintzak
Esparru honetan, Mondragon Goi Eskola Politeknikotik orientatzaile, zuzendari zein irakasleei bideratuta antolatu ditugun ekintzen informazioa aurkituko duzu.
MODALIDAD: ONLINE
Sentsibilizazio saioa: genero estereotipoak
Gogoeta egiteko gune irekia da. Genero-estereotipoen lan orientazioa, hizkuntza inklusiboa edota jardunbide egokiak lantzeko espazioa da.
MODALIDAD: ONLINE
Ikastetxeen diagnosia
Ikastetxeekin egin beharreko lanketaren abiapuntua egoeraren diagnosia izaten da. Ikastetxearen hezkuntza proiektua, STEM hezkuntzaren egoera eta orientazio ekimenak ezagutzea izango da gakoa eta horretarako berariaz prestatutako galdetegia erabiliko da. Honek posible egingo du ikastetxeari berari egokitutako planteamendua osatzea.
BOKAZIO ZIENTIFIKOAK SUSTATZEKO LABORATEGIA
Bideo honetan ZTIM gaiak bultzatzeko Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak sortutako Orientazio Laborategiaren inguruan hitz egingo dizugu.