STEM profesionalentzako saioa
STEM profesionalentzako saioa
Etorkizunean Zientzia eta Teknologian lan egingo duten pertsona gehiago behar baditugu, ezinbestekoa da gazteen artean bokazio horiek sustatzea. Lanketa hori egiten ari dira hainbat ikastetxe, enpresa eta erakunde, baino ba al dakigu benetan nola transmititu bokazio edo pasioa zientzia eta teknologiaren inguruan? Ba al dakigu nola iristen zaien mezuen ondoren? Saio honetan hori landuko dugu gure mezu eta esfortzuak ahalik eta emaitza onena eman dezaten.
Nori zuzenduta: gazteen artean STEM alorrak sustatzen dituen edozein profesionalei (enpresetakoak, ikastetxeetakoak, erakundeetakoak etab).
Data: 2024ko apirilaren 9a
Ordua: 10:00 – 11:30
Online: zoom bidez
Nork emango du saioa: Elhuyarreko teknikariek
Edukia
- STEAM Hezkuntzaren markoa
- STEM profesionalen beharrak eta STEM bokazioak
- STEAM neskak eta emakumeak
- Gazteek STEM profesioen eta STEM profesionalen inguruan duten iritzia
- Testuinguru honetan egiteko moduko ekintzak
- Ikasleekin egoterakoan kontuan hartzeko gomendioak
- Publikoari egokitzeko gakoak
- STEM profesionalen esperientziak ezagutzea: adibideak
- Ikastetxeekin: harremana, zer eratako laguntza behar duten irakasleek, zer nahi zuten gazteek, bisita, gai operatiboak, galdera motak, zailtasunak...
- Komunikazio zientifikoaren gakoak
IZEN EMATEA ESTEKA HONETAN (apirilak 5ra arte irekita)