IKTen alorreko Nesken Nazioarteko eguna
IKTen alorreko Nesken Nazioarteko eguna

Zure Adimen Artifizialeko bot pertsonala sortu ezazu
Ikasleek adimen artifizialeko bot espezializatu bat diseinatuko dute prompt ingeniaritza erabiliz, eta ondoren proban jarriko dute beren kideen aurrean. Tailer honetan, beste taldeen bot-ak "hackeatzen" eta prompt egoki bat diseinatzen ikasiko dute.
Tailerra apirilaren 23an, 9:30etik 11:30era, Garaia Parke Teknologikoan (Mondragon Unibertsitatea, 11. eraikina) egingo da. Jarduera DBH3, DBH4, Batxi1 eta Batxi2 mailetako ikasleei zuzenduta dago.
Tailerrean, ikasleek AA asistente bat sortuko dute, prompt-a diseinatuz. Behin asistentea sortuta, beste taldeek IA hori hausten saiatuko dira (testeatzen). Haustea lortuz gero, prompt-a hobetu beharko dute.
IRAKASLEA: Miriam Ugarte Querejeta
Miriam Ugarte Mondragon Unibertsitateko Software eta Sistemen Ingeniaritza ikerketa-taldeko ikertzaile eta irakaslea da. Telekomunikazio Ingeniaritza ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean (2014), eta ondoren Big Data & Visual Analytics masterra egin zuen UNIR unibertsitatean (2019). 2023an doktore-tesia aurkeztu zuen Ingeniaritza Aplikatuan Mondragon Unibertsitatean. Ibilbide akademikoan murgildu aurretik, bost urtez lan egin zuen telekomunikazio ingeniari gisa satelite-komunikazioen Inmarsat enpresan (Londres, Erresuma Batua). Gaur egun, bere ikerketa sistema ziberfisikoen softwarearen testeoan eta software ingeniaritzarako adimen artifizial sortzailearen erabileran oinarritzen da.
