Industry 4.0
Industria 4.0
“Industria 4.0: Etorkizuneko lanpostuak” saioak galdera hauei erantzun die hiru baliabide erabiliz:
- Industria 4.0-ri buruzko bideo sorta: Mondragon Unibertsitateko ikertzaileen eta proiektuen bideo sorta Industria 4.0 gaietan. Bertan hainbat ikertzailek beraien burua aurkeztu eta Industria 4.0-ko zein gaietan aritzen diren azaltzen dute. Honez gain, hainbat proiektuen bideoak ikusiko ditugu. Helburua Industria 4.0 zer den ulertu, Industria 4.0-ren barruan dauden teknologiak ezagutu eta etorkizuneko lanpostuei buruz hausnartzea da.
- Mondragon Unibertsitatean Industria 4.0-rekin lotutako instalazio eta proiektuen bisita: Industria 4.0 laborategia, robot industrialak, 3D inprimatzaileak eta abar. ikusiko dira.
- Kahoot jokua: Ikusitako instalaziotan eta bideo sortan aipatutako kontzeptu eta agertutakoei buruzko galdera-erantzun jokoa.