Emakume eta neska zientzialariaren nazioarteko eguna
Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna
MODALITATEA: PRESENTZIALA

Euskal Autonomia Erkidegoko DBH, batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzendutako Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko dute otsailaren 4 etik 11ra bitartean Mondragon Goi Eskola Politeknikoak.
Emakumeei gaztetatik arlo zientifikoa modu naturalean hurbiltzea helburu duen ekintza izango da Mondragon Goi Eskola Politeknikoak antolatutakoa. Mondragon Unibertsitateko campus ezberdinetan, laborategietara bisita gidatuak izango dira aste osoan zehar bertako egunerokotasuna ikertzaile eta irakasleen bitartez ezagutuz:
Unibertsitateko laborategietako bisitak otsailaren 5, 6, 10, 11 eta 12an
Scape Room 0 Laborategia: Ingeniari Ezkutuaren Kodea
Gure laborategiak ezagutzeko modu berezia! Escape room jolas dinamizatu honetan ZTIM arloen inportantzia eta ZTIM bokazioak landuko dira. Ikasleek pisten laguntzaz enigmak deszifratzen dituzten bitartean ondorengo helburuak lantzen dira:
- ZTIM bokazioen aurreiritzi negatiboak apurtzea
- Egunero erabiltzen ditugun produktuak ZTIMetara hurbiltzea
- Emakumeak ZTlMetan bistaratzea
- ZTIM lanpostuak ezaguztaraztea
- ZTIM taldeetan diharduten pertsona-aniztasuna bistaratzea
- ZTIM erreferente aktualak ezagutzea
Laborategietara Bisitak
- ARRASATE Iturripe Campusa - Otsailak 11, 10:00 - 12:00 - Aforoa: 25
Zatoz gure Iturripeko Campuseko Ingeniaritza laborategi ezberdinak ezagutzera!
- Mahai-ingurua (9:00-10:00).
- Emakume zientzialariei buruzko erakusketa Garaian.
- Prototipatu laborategia:
Fabrikazioarako prozedura berriek eskeintzen dituzten aukerak asko dira eta gizarteak aukera berri hauek maneiatzen ikastea ezinbestekoa da. Ingeniaritzan, eta produktu diseinu arloan hain zuzen ere, hainbat sektore eta aplikazio desberdineatan baliagarri diren 3D marrazketa, 3D inprimaketa eta laser mozketa lantzeko tresnak iksgai daude laborategi honetan. Guzti hauek, prototipoa lortzea bideratzen digute.
- Materialeen laborategia:
Materialen laborategira bisita gidatua egiteko aukera izango duzu. Lehen eskutik, materialak aztertu eta benetako pieza bihurtu arte nola transformatzen diren ikusteko.
- Biomedikako laborategia:
Medikuntzan erabiltzen den teknologia ezagutu eta erabiltzeko laborategia da. Laborategi honetan seinale eta irudi biomedikoak jasotzeko ekipamendua dago, hala nola ikerketa eta praktika klinikoan erabiltzen den tresneria (mikroskopioak, bisturiak, e.a). Guzti hauek gertutik ikusteko aukera izango duzu.
- Mondragon Unibertsitateko Garaia eraikinera bisita paraleloa.

Galarretako eko-campusak 0 emisioko gune bat izatea du helburu. Bisita honetan energia ezberdinen oinarriak ikusteaz eta ikasteaz gain, beraien kudeaketaren ingurukoak ikusiko dituzu eta beraien sorkuntzan dagoen teknologia aurrez aurre ikusi ahalko duzu.
Bide horretan emakume ezberdinek gidatuko zaituzte; eraikinaren eta bertan existitzen diren teknologiez gain, beraien ibilbidearen eta beraien egunerokoen ingurukoak kontatuko dizkizuete.
Bisita honetan gure Unibertsitatea ezagutzeko aukera izango duzu, bertako egunerokotasuna nolakoa den eta fisikako laborategia bisitatuko duzu, bertan esperimentuak ikusi eta probatu ahal izango dira.
Zatoz gure Goierriko campusera eta ezagutu gure laborategi interaktiboak:
- Gela inmersiboa.
Goi-mailako zikloetako eta Ingeniaritzako ikasleek sortutako makina batzuk ikusi ahal izango dira. Ikasleak, errealitate birtualeko betaurreko batzuk jantziko ditu eta taldekideekin batera eszenatoki berdinean makinekin elkarrekintzan arituko dira.
Goierri bailarako enpresa baten produktu komertzial bat bere benetako tamainan ikusi ahal izango dute, 3 m baina altuera handiagoko balbula bat, konkretuki. Energia elektrikoa sortzeko zentral hidroelektrikoetan erabiltzen diren balbulak ikasleei ezagutaraztea da helburua. Aero-sorgailu baten funtzionamendua eta hauetako batek dituen osagaiak ikusiko dituzte ikasleek.
- Gela interaktiboa.
Aurkezpenak egiteko modu berritzaile bat aurkeztuko zaie ikasleei, lainoan oinarrituriko sistema bat erabiliz. Taldeka jarrita, talde-dinamika batzuk osatuko dira mahai eta pareta artean galdera-erantzun batzuk aurrera eramateko. 360º-tan grabaturiko bideoak aurkeztuko dira, geletatik haratago proposaturiko erronka bat ezagutzeko eta irtenbide bat topatzeko, talde-lanean arituta.
INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN EMATEA

STEAM ZIGILUA DUEN INIZIATIBA
Ekitaldi honek STEAM Euskadi zigilua du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak elkarlanean ipinitako zigilua da STEAM Estrategiaren helburuetara bideratuta egoteagatik.

