Hemeroketa Emakume eta neska zientzialariaren nazioarteko eguna

Emakume eta neska zientzialariaren nazioarteko eguna

AURREKO EDIZIOAK

2025ko egitaraua

Laborategietara Bisitak

ARRASATE Iturripe Campusa

Zatoz gure Iturripeko Campuseko Ingeniaritza laborategi ezberdinak ezagutzera!

  • Prototipatu laborategia: Emakumeei gaztetatik arlo zientifikoa modu naturalean hurbiltzea helburu duen ekintza izango da Mondragon Goi Eskola Politeknikoak antolatutakoa. Mondragon Unibertsitateko campus ezberdinetan, laborategietara bisita gidatuak izango dira aste osoan zehar bertako egunerokotasuna ikertzaile eta irakasleen bitartez ezagutuz:
  • Materialeen laborategia: Materiale ezberdinen propietateak aztertzeko aukera dago: Trakzioa saikuntzak, gogortasun saiakuntzak, materialeen azterketa mikroskopikoak, etab. Hauek gertutik ezagutzeko aukera izango duzu.
  • Biomedikako laborategia: Medikuntzan erabiltzen den teknologia ezagutu eta erabiltzeko laborategia da. Laborategi honetan seinale eta irudi biomedikoak jasotzeko ekipamendua dago, hala nola ikerketa eta praktika klinikoan erabiltzen den tresneria (mikroskopioak, bisturiak, e.a). Guzti hauek gertutik ikusteko aukera izango duzu.

 

HERNANI Galarretako Eko Campusa (Orona Ideo)

Garapen jasangarria oinarri eta ardatz hartuta, teknologia jakintzak barneratu eta, aldi berean, ingurumenaz arduratzen diren pertsonak prestatzen dira Galarretako EKO Campusean.

Hainbat laborategi bertatik bertara ikusteko aukera eskainiko da, hala nola: fabrikazio gehigarria, energia biltegiratzea, materialak etab. Ingurumenaren neultraltasunari buruzko aurrerapen teknologiak ezagutzeko aukera ere egongo da gainera.

 

BILBAO Bilbao As-Fabrik Campusa 

Bisita honetan gure Unibertsitatea ezagutzeko aukera izango duzu, bertako egunerokotasuna nolakoa den eta fisikako laborategia bisitatuko duzu, bertan esperimentuak ikusi eta probatu ahal izango dira.

 

ORDIZIA Goierriko Campusa 

Zatoz gure Goierriko campusera eta ezagutu gure laborategi interaktiboak:

  • Gela inmersiboa. Goi-mailako zikloetako eta Ingeniaritzako ikasleek sortutako makina batzuk ikusi ahal izango dira. Ikasleak, errealitate birtualeko betaurreko batzuk jantziko ditu eta taldekideekin batera eszenatoki berdinean makinekin elkarrekintzan arituko dira.

Goierri bailarako enpresa baten produktu komertzial bat bere benetako tamainan ikusi ahal izango dute, 3 m baina altuera handiagoko balbula bat, konkretuki. Energia elektrikoa sortzeko zentral hidroelektrikoetan erabiltzen diren balbulak ikasleei ezagutaraztea da helburua. Aero-sorgailu baten funtzionamendua eta hauetako batek dituen osagaiak ikusiko dituzte ikasleek.

  • Gela interaktiboa. Aurkezpenak egiteko modu berritzaile bat aurkeztuko zaie ikasleei, lainoan oinarrituriko sistema bat erabiliz. Taldeka jarrita, talde-dinamika batzuk osatuko dira mahai eta pareta artean galdera-erantzun batzuk aurrera eramateko. 360º-tan grabaturiko bideoak aurkeztuko dira, geletatik haratago proposaturiko erronka bat ezagutzeko eta irtenbide bat topatzeko, talde-lanean arituta.

 

2023ko egitaraua

 Bilbao AS Fabrik campuseko jardunaldia

  • Otsailak 10, ostirala
    • 9:30 - 12:30 Tailerra: ¡Vive la física (presentziala)
    • 14:30 - 17:00 Mahai ingurua (presentziala eta online)
    • Erdaraz
  • Otsailak 11, larunbata
    • 9:30 - 12:30 Tailerra: ¡Vive la física!
    • Erdaraz

Arrasateko campuseko jardunaldia

  • Otsailak 10, ostirala
  • 10:00 -10:45 Emakume zientzialariekin mahai ingurua (presentziala eta online)
  • 10:45 -11:00 Argazki lehiaketako sari banaketa (presentziala eta online)
  • 11:00 - 12:30 Bisita eta tailerra energia elektrikoari buruz, kotxe elektrikoetatik haize errotetara (presentziala)
  • Euskaraz

 Galarretako EKO campuseko jardunaldia

  • Otsailak 9, osteguna
  • 11:00 - 12:00 Mahai ingurua, emakumeei, kirolari eta teknologiari buruz (presentzia eta online)
  • 12:00 - 13:00 Bisita instalazio energetikoetara (presentziala)
  • Euskaraz

 

2021eko egitaraua

10:00 - 10:30 Zuzeneko elkarrizketa: " Emakumeen presentzia zientzian". Elkarrizketa Irune Agirreri (Ikerlan) eta Miren Egañari (CAF).

10:30 - 11:00 Argazki lehiaketaren sari banaketa. Emakume zientzialarien belaunaldi berriak aukera-berdintasunean oinarritutako bide akademiko eta profesionaletara inspiratzeko sortutako argazkiak sarituko dira.

11:00-13:00 Kafe tertulia emakumeak eta zientzia/teknologiaren inguran hausnartu eta eztabaidatzeko.

 

Jardunaldiaren emaitzak:

Hitzaldien ondoren hausnarketarako espazio bat ireki zen eta bertan landutako kontzeptuekin hainbat infografia landu dira.

 

512x262

512x262

 

 

512x262

512x262

 

 

 

 


STEAM ZIGILUA DUEN INIZIATIBA

Ekitaldi honek STEAM Euskadi zigilua du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak elkarlanean ipinitako zigilua da STEAM Estrategiaren helburuetara bideratuta egoteagatik.