Bizikletaren nazioarteko eguna
Bizikletaren nazioarteko eguna
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Garaia Parke Teknologikoarekin batera urtero Bizikletaren Nazioarteko Egunean ospatzen du ekainaren 3-an.
Bizikleta, gizartean ditugun hainbat erronkari aurre egiteko oso presente dugun elementua da.
Hiri jasangarrien inguruan, energia sortzaile gisara, naturari lotutako bizi ereduaren baitan, kontutan hartu beharreko elementua dela iruditzen zaigu.
Txirrindularitza berak ere, XXI.mendeko gazteek beharko dituzten konpetentziak lantzeko ere kirol apropos bezala irudikatzen dugu: bakarkako zein talde lana, esfortzua, komunikazioa, estrategiak pentsatzea,...eta noski ondo pasatzea ere bai!
Jardunaldi honetan, txirrindularitza eta bizikleta mundua gertutik ezagutzeko aukera egongo da, hainbat profesionalen eskutik.
Ekitaldiko egitaraua urtero eguneratuko da, hortaz, edizio berriko egitaraua hemen egongo da ikusgai.