Emakumeak bagara
EMAKUMEAK BAGARA

ZTIM arloetan, gutxiengoa dira emakumeak eta hori dela eta gertuko emakumezko erreferenteak ikustarazi nahi da atal honetan. Helburu nagusia, aukera berdintasunean oinarritutako ZTIAM eredua bultzatu eta bokazio hauen sustapena du gazteengan, bereziki emakumezkoengan. Abiapuntua eta ardatza ikasleen ZTIAM alfabetizazioan jarriz, ZTIM lanbideen bistaratzea, genero aurreiritzi gabeko orientazioa, ZTIAM jardueratan esku hartzea eta nola ez, irakastetxeetako hezkuntza proiektuetan eragin nahi da.
ZTIM Esperientziak, ZTIM alorreko ikasketak burutu eta gaur egun ere ZTIM arloekin erlazionatutako ogibide ezberdinetan diharduten emakumeen bideo laburrak dira. Gazteei zuzenduta daude eta emakume ezberdinen ibilbide akademiko eta profesionala erakusten da bertan. Mondragon Unibertsitateak eta Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak elkarlanean egin dituzte MONDRAGON ZTIM HUB sarea osatzen duten enpresa eta eragileekin batera.
TESTIGANTZAK
Leire Colomo Zulaika
Balbulatako divisioko berrikuntzako zuzendaria (AMPO)
IKASKETAK: Industria Ingeniaritza gradua eta Management Executive Program-a burutua
Leire Garate Rodrigo
Fluidos makineko diseinu hidraulikoaz arduratzen naiz (Soraluce)
IKASKETAK: Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan gradua
Irati Mendia Garcia
Dinamika eta errodadura sailan ikerkuntzan nabil (CAF)
IKASKETAK: Teknologia Industrialetan Ingenieritza gradua, Industria Ingeniaritzan masterra eta Ingeniaritza aplikatuan doktorea
Laura Marron Merino
Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroko zuzendari orokorra (BAIC)
IKASKETAK: Telekomunikazio Ingeniaritza gradua
Teresa Campollo Felix
Plangintza eta ingurune irekietako informatikaria (LABORAL KUTXA)
IKASKETAK: Sareko informatika sistemen administrazioa
Digna González Otero
Garapen eta Berrikuntza departamentuko zuzendaria (BEXEN CARDIO)
IKASKETAK: Telekomunikazio Ingeniaritza, Biomedikuntza Masterra, Seinale Biomedikoen Doktoretza
Nuria Martín Ramirez
Paisaila Ingeniaria (KIMU BAT)
IKASKETAK: Ingeniaritza Mekanikoko Gradua, Paisailaritza Masterra, Industria Diseinu Masterra.
Eguzkiñe Iturriotz Aguirreurreta
Metereologoa (TECNALIA)
IKASKETAK: Fisikan lizentziatua, Airearen Fisikan espezializatua, Ingurugiroan Masterra.
Ane Blazquez García
Datuen analisian ikerlaria (IKERLAN)
IKASKETAK: Matematikako gradua, Modelizazioa eta Ikerkuntza Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa Masterra, Ingeniaritza Informatiko programan doktorea
Maitane Garay Garitano
Ekoizpen Lineako arduraduna (POLMETASA)
IKASKETAK: Mekanizazioan Erdi Mailako Heziketa Zikloa, Hotzeko estanpazioa, Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioan Goi Mailako Heziketa Zikloa, Diseinua fabrikazio mekanikoan Goi Mailako Heziketa Zikloa
Alaine Gezalaga Garcia
Erreparatzailea (FAGOR ELECTRONICA)
IKASKETAK: Automatizazioa eta Robotikako Goi Mailako Heziketa Zikloa
Miren Gomez Sagarzazu
Laborategiko teknikaria (MGEP)
IKASKETAK: Fabrikazio Mekanikoko Diseinuan Goi Mailako Heziketa Zikloa
DINAMIKAK
1. Galdetegi interaktibo honen bitartez bideoan agertzen diren emakume zientzialarien argazkiak desbloketzea da helburua, horretarako , ZTIM alorreko espezializazioari eta ibilbide profesionalari buruzko galderak erantzun beharko dituzte.
Hasi galdetegia
2. Dinamika hau ikasleek ZTIM esparruan genero berdintasunak duen garrantziari buruz hausnartzeko eta argudiatzeko trebetasuna garatzeko da. Dinamika honen helburua ikasleen motibazioa eta inspirazioa sustatzen da.
Dinamika
Emakumeak zientzian eta teknologian
Informatikako, Elektronikako eta Mekanikako proiektuak
Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako emakumezko hainbat ikaslek beraien espezialitateko proiektuak azaltzen dituzte.
Emakumeak zientzian eta teknologian
Ekoteknologia Prozesu Industrialetan eta Energiako proiektuak
Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako emakumezko hainbat ikaslek beraien espezialitateko proiektuak azaltzen dituzte.
Laura Oca
Mondragon Unibertsitateko ikerlaria
IKASKETAK: Industria Antolakuntza Gradua, Industria Masterra eta Ingeniaritza Aplikatuan Doktoretza.