Zientziaren astea
Zientzia eta teknologiaren astea 2026
Beste urte batez, Nazioarteko Zientzia eta Teknologiaren astea ospatuko dugu, aurtengo edizioa azaroaren 9an hasiko da eta azaroaren 13ra arte ospatuko da.
Ekimena Mondragon Goi Eskola Politeknikoak antolatuko du eta Garaia Parke Teknologikoarekin elkarlanean egingo da, Arrasaten.
Astean ekintza ezberdinak burutuko dira DBH eta Batxilergoko ikasleentzat.
Zehazki, azaroaren 10ean, Parekoen Topaketak emango dira Elhuyarren laguntzarekin. DBH 4. mailako ikasleak STEM profesionalekin parez pare hizketan egongo dira.
Eta azaroaren 9tik 13ra, Euskadiko Dron Soccer Txapelketa ospatuko da.

