Zientziaren astearen hemeroteka
Zientzia eta teknologia astea 2022
- Azaroren 7tik 11ra
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta Garaia Parke Teknologikoak Zientzia eta Teknologia Astea antolatu zuten, 2022eko azaroaren 7tik 11ra. Ekitaldia DBH 3, DBH 4 eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta egon zen.
Beste urte batez, egunero izan zituzten elkarrizketak, eta PTGaraiko UDALAITZ auditoriumetik bertatik aurrez-aurre edo telematikoki ezagutu ahal izan ziren Debagoieneko zientzialari euskaldunak, hainbat arlo teknologikotan lan egiten dutenak. Testigantzak, ibilbidea, esperientzia profesionala eta ZTIM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) jarduerekiko pasioaz aritu ziren.
Aste osoan, elkarrizketa bakoitzaren ostean, Kahoot lehiaketa bati ekin ziogun. Ikus-entzuleek, egun hortan hitzaldian aipatutako gaiaren inguruko galderak erantzun zituzten eta irabazleak sari bat jaso zuen MGEP eta PTGaraiaren eskutik.
Arrautza Jaurtiketa Txapelketa ere izan genuen. Txapelketaren izenak aipatzen duen bezala, tamaina ertaineko arrautza bat (egosi bakoa!!) jaurtitzea zen helburua. Ikasleek jaurtiketa ikastola edo inguruko eraikin bateko leiho batetik egin behar zuten eta arrautza lurrera osorik heldu behar zen. Horretarako, tramankulu bat eraiki behar izan zuten, kartulina, soka eta kola bakarrik erabiliz. Jaurtiketak, bideoz grabatu behar izan zituzten eta azaroaren 11an epaimahai profesional batek irabazlea izendatu zuen.
Zientzia eta teknologia astea 2021
- Azaroren 8tik 12ra
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta Garaia Parke Teknologikoak Zientzia eta Teknologia Astea antolatu zuten, 2021eko azaroaren 8tik 12ra. Ekitaldia DBH 3, DBH 4 eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta egon zen.
Ekintza telematikoa izan zen (streaming bidezkoa) eta egunero euskal zientzialari desberdinak beraien testigantza eskaini zuten euren ibilbide profesionalean oinarrituta. Helburua, gazteengan ZTIM jarduerekiko (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) grina sortzea izanik.
Elkarrizketa bakoitzaren ondoren, Kahoot lehiaketa bat egin zen, non entzuleek hitzaldian landutako gaiari buruzko galderei erantzun zieten. Irabazleek saria jaso zuten Mondragon Eskola Politeknikoaren eta PTGaraiaren eskutik.
Hitzaldiekin batera, Arrautza jaurtitzeko Txapelketa ere jarri zen abian.
Zientzia eta teknologia astea 2020
Euskal zientzilariak munduan zehar
- Azaroren 9tik 13ra
- Egunero 10:00etatik - 11:00etara
Garaia Parke Teknologikoa eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren artean Zientzia eta Teknologiaren astea ospatzeko ekintzak antolatu ditugu.
COVID-19aren eragina kontuan izanda, proposamena birmoldatzera animatu gara, eta urtero egiten den ospakizun garrantzitsu honekin aurrera jarraitu. Oraingoan proposamen telematikoa eskaintzen dugu, munduan zehar dabiltzan euskal zientzialarien testigantzak ezagutzera emanez, beren ibilbide eta esperientzia profesionala eta ztim (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) jardueretarako grina kontatuko digute aste osoan zehar izango ditugun streaming bidezko hitzaldi desberdinen bidez.
- Azaroaren 9-an, elkarrizketatua izango den lehen zientzialaria, Antton Peña, Ingalaterratik Flock Cover enpresaren sortzailea izango da. Bere enpresak dronentzako aseguru adimenduak sortzen ditu, beraz bere egunerokotasunean teknologia aurreratuaz inguratuta bizi da.
- Azaroaren 10-ean, Suedian bizi eta I+G ingeniari seniorra den Irantzu Sacristán aurkeztuko da bere ikertzaile lanetaz hitz eginez.
- Azaroaren 11-n, Cristina Sánchez-ek bere ibilbidea kontatuko digu Alemaniatik. Kontzeptualizazio eta aplikazio ingeniaria da bera eta Alemanian dagoen Infineon Technologies enpresan dabil lanean.
- Azaroaren 12-an, munduan zehar dauden adituekin egon eta gero, ostegunean Euskal Herrira bueltatuko gara eta 23 urteko bergaratarra den Iker Elizburu, Wolfratex enpresako zuzendaria ezagutuko dugu. Bere ibilbide eta esperientzia profesionala motza baina aldi berean bizia nola bizi duen azalduko digu.
Ostiralean, Garaia Parke Teknologikoko Kiro Grifols eta Microliquid enpresetako eta MGEPko adituak mahai inguruan elkartuko ditugu haien iritziak eta etorkizunari buruzko begiradarekin zientzia eta teknologiaren asteari bukaera emango diogu.
Aste osoan zuzenean online emango diren elkarrizketa bakoitzaren ostean, Kahoot lehiaketa bati ekingo diogu. Ikus-entzuleek, egun hortan hitzaldian aipatutako gaiaren inguruko galderak erantzungo dituzte eta irabazleak sari bat irabaziko du MGEP eta PTGaraiaren eskutik.
Guztia, Webex plataformaren bidez eskuragarri izango da eta sarrera irekia izango da ordenagailu, telefono zein tablet bidez, beraz, parte hartzera gonbidapena zabaldu nahi dugu, guztion artean, zientzia eta teknologia ahalik eta ezagunen egin dezagun.
Hemen dituzu eskuragai 2020ko Zientziaren Asteko saioen grabaketak