Kanpamendu Teknologikoak Aurreko edizioak
Robotika eta programazioari buruzko kanpamentu teknologikoak 2023
- Modalitate presentziala
- Aste Santuan eta Gabonetan
- Lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduta (LH1 - DBH4)
- Antolatzaileak: Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa, CampTecnologico eta Arizmendi Ikastola
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, Arizmendi Ikastolak eta CampTecnologicok antolatzen dituzte urtero elkarlanean tailer teknologiko hauek
Gabonetan urtero bezala Robotika eta Programazioari buruzko Kanpamentu Teknologikoa eskainiko da Mondragon Unibertsitateak Arrasaten. Kanpamentuak 2 txanda edukiko: abenduak 27tik 30era (4 egun) eta urtarrilaren 2tik 5era (4 egun). Bi kasuetan goizeko 9:00etatik 14:00etara. Kanpamentuan tailer desberdiak egongo dira 6-14 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta.
Tailer hauen helburu nagusia etxeko txikienei teknologia era dibertigarri batean aurkeztea da euren interesa piztu eta hurbilagotik ezagutu dezaten. Aukera bikaina izango da era praktiko batean ikasteko, izan ere, maketak eraiki, robotak muntatu, programatu eta berriro ere desmuntatuz haurrek ondo pasatzeaz gain ikasi ere egingo dutelako.
Tailer egokiak adin bakoitzerako
Txikienentzat (HH5-LH1) Taller Inventor Lab: Sumobot tailerra eskainiko da. Komando eta argibideen bidez programazio sekuentzialaren lehen urratsak emango dituzte robot dibertigarri batzuen bitartez. Pentsamendu logiko sekuentziala landuko dute, funtzioak modu dibertigarrian erabiltzen ikasiko dute etab.
LH2-3ko ikasleentzako Taller Inventor Lab: Robot Edition con Lego Wedo y kodu eskaintzen da. Lego Wedo robotekin robot dibertigarri horien muntaketan eta maneiuan murgilduko dira, beren motorraren eta sentsoreen funtzionamendua programatuz eta modelo ezberdinak sortuz. Bideojokuen programazioa ere eging dute Scratch edo Kodurekin.
Taldeko handienentzat (LH4 – DBH4) Taller Inventor Lab: Sumobot tailerra eskainiko da. Robotekin egiten diren sumo-lehiaketak oso erronka dibertigarria dira. Sumoko robot borrokalari bat muntatutko dute Lego Mindstorm bidez. Sumo borrokaren estrategia programatu beharko dute, aurkaria aurkitu eta zirkulutik kanporatzea lortu.