Kanpamendu Teknologikoa

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, Arizmendi Ikastolak eta CampTecnologicok antolatzen dituzte urtero elkarlanean tailer teknologiko hauek

869x400

Aste Santu, Uda eta Gabonetan urtero bezala Robotika eta Programazioari buruzko Kanpamentu Teknologikoa eskaintzen ditu Mondragon Unibertsitateak Arrasaten. Kanpamentuetan tailer ezberdinak egoten dira 6-14 urte bitarteko haurrei zuzendua. Tailerrak adin bakoitzerako moldatuta daude.

Tailer hauen helburu nagusia etxeko txikienei teknologia era dibertigarri batean aurkeztea da euren interesa piztu eta hurbilagotik ezagutu dezaten. Aukera bikaina da era praktiko batean ikasteko, izan ere, maketak eraiki, robotak muntatu, programatu eta berriro ere desmuntatuz haurrek ondo pasatzeaz gain ikasi ere egingo dutelako.

Ekitaldiko egitaraua urtero eguneratuko da, hortaz, edizio berriko egitaraua hemen egongo da ikusgai.