IKTen alorreko nesken nazioarteko eguna Aurreko edizioak

IKTen alorreko Nesken Nazioarteko eguna 2023

 

Apirilaren laugarren ostegunean ospatzen da IKTen alorreko nesken nazioarteko eguna eta Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Eskola Politeknikoak ospakizun hau aitzakitzat hartuta, Euskal Herriko DBH eta batxilergoko ikasleei bideratutako jardunaldi bat antolatu dute, ZTIMak (Zientzia teknologia, Ingenieritza eta Matematikak) sustatzeko eta genero arrakala digitala murrizteko helburuarekin.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorean dabiltzan enpresek, geroz eta arazo gehiago dituzte ingeniaritza informatikoa, diseinu industriala, bideo-jokoen sorkuntza, Software ingeniaritza edo eta Data Scientist bezalako konpetentzia edo formazioa duen talentua aurkitzeko eta are gehiago neska-emakumeetan baldin bada.

Hori dela eta, apirilaren 27an, Garaia Parke Teknologikoko Udalaitz Auditorioan, goizeko 10:00-11:00 artean, IKTen alorreko hainbat profesional elkartuko dira, beren egunerokotasuna gazteei gertutik azaltzeko eta beren esperientzia partekatzeko prest.

  • Onenpro enpresatik, Esti Iturbe, Software testing arloan jarduten du eta Matematikan graduatua da EHUn.
  • Roganet enpresatik, Gorka Leceta, Software garatzailea da eta Sareko Informatika Sistemen Administrazioko goi-maila ikasi zuen MGEPn.
  • MVEtik enpresatik, Diego Andrés, IKT zerbitzuak eta soluzioak ematen dituzte eta 2.mailako Informatikako Lanbide Heziketa ikasi zuen.
  • MGEPtik, Leire Etxeberria, ikerlari eta irakaslea, Ingeniaritza Informatikoan graduatua eta doktoretza IKTetan.
  • HUHEZItik, Ainara Bilbao, Mondragon Unibetsitateko HUHEZIko KoLaborategiko langilea da. Elektronika eta Komunikaziotan Doktoretza eta Automatika eta Elektronika Industrialean ingeniaritza du.

Ikasleek online zein presentzialki jarraitu ahal izango dute saioa. Bukatzean, Kahoot lehiaketa eta sari banaketa izango dute.