PBL day
PBL day
ZER DA PBLDAY?
Mondragon Unibertsitateko 10 ingeniaritza graduetan ikasleek landutako proiekturik onenak erakusten diren jardunaldia da.
Erakusketa honen helburua, gure ikasleei eta beraien lanari errekonozimendua ematea da, eta aldi berean, gure egiteko eraren elementu nagusiari, hau da, gure metodologiari, nabarmentasuna ematea.
Jardunaldiaren zehar, Unibertsitateko irakasle eta enpresa desberdinek osatzen duten epaimahaiak, proiektu irabazlea aukeratuko du. Aldi berean, bisitatzen gaituzten batxilergoko ikasleek ere proiektu erakargarriena aukeratuko dutelarik.
Ezagutu azken edizioko proiektu parte-hartzaileak
INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN EMATEA
STEAM ZIGILUA DUEN INIZIATIBA
Ekitaldi honek STEAM Euskadi zigilua du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak elkarlanean ipinitako zigilua da STEAM Estrategiaren helburuetara bideratuta egoteagatik.
