GALAXIA (enpresa)
GALAXIA: Etorkizuna Argitzen
Zergatik zure enpresa funtsezkoa da programa honetan?
Ikasturte honetan Galaxia proiektua gidatuko dugu, Bizkaiko 25 ikastetxetako bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleei STEM lanbideak ezagutarazteko. Proposatutako jarduera batzuek STEM profesionalen laguntza beharko dute, eta zuen enpresaren laguntza izatea gustatuko litzaiguke, zuen sektoreak Bizkaiko gazteei eskaintzen dizkien aukerak ezagutarazteko. Datorren ikasturtean Galaxia zentro gehiagotan ezarriko da
Nola lagundu dezakete zure erakundeko profesionalek?
Profesionalek hurrengo belaunaldia inspiratu dezakete beren STEM ibilbidea ikasgelan partekatuz eta lanbide horiek ikasleei hurbilduz. Horretarako, honako datu-base honetan eman beharko dute izena:
Informazio gehiago eduki eta izena eman
Honetaz gain, informazio-saio batzuk antolatuko dira, interesa duten profesionalei proiektua labur azaltzeko eta haien zalantzei erantzuteko
EGUTEGIA
- Martxoak 27 - 14:00-14:30
- Apirilak 3 - 14:00-14:30
- Apirilak 10 - 14:00-14:30