First Lego League Aurreko Edizioak

First Lego League 2023

MODALITATEA: Presentziala

 

 


First Lego League - Euskadi Mondragon (2022ko Martxoak 4)

First Lego League 90 herrialdetako 500.000 gazte biltzen dituen nazioarteko torneo bat da. Ekitaldiaren helburua 6 eta 16 urte bitarteko gazteen artean ZTIAM hezkuntza sustatzea da, gaitasun zientifikoak eta teknologikoak sustatuz.

2019.urtean antolatu zuen lehen aldiz Mondragon Unibertsitateak MicroFLL torneoa, eta 2020.urtean aldiz lehenengo torneo ofiziala antolatu genuen non irabazlea estatuko torneorako klasifikatu zen (ikusi hemen argazki galeria). Ikasle talde batekin parte hartu nahi baduzu, edo bolondres gisa kolaboratu nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.

Aurten ere FLL Euskadi MONDRAGON txapelketa ofizial berria antolatuko dugu Arrasaten martxoaren 4ean! Aurtengo gaia honakoa da:

SUPERPOWERED erronka

FIRST LEGO Leagueko taldeak energia nondik datorren eta nola banatu, biltegiratu eta erabiltzen den aztertuko dute.

Ikasle talde batekin parte hartu nahi baduzu, edo bolondres gisa kolaboratu nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.

KATEGORIAK

FIRST LEGO League EXPLORE

  1. 6 eta 9 urte bitarteko neska-mutilak.
  2. Bere jakin-mina erakartzen eta zientziaren eta teknologiaren aurkikuntzarantz bideratzen du.
  3. Poster ilustratzaile bat garatzen dute, erronka gaiarekin lotuta Lego Education WeDo 2.0 teknologia erabiliz maketa mugikor bat diseinatu eta eraikitzen dute, eta balioen inguruko erakustaldia egiten dute.

FIRST LEGO League CHALLENGE

  1. 10 eta 16 urte arteko gazteak.
  2. Ikasketa esperientzi esanguratsu eta ludikoen bitartez gazteak zientzia eta teknologiaren mundu zirraragarrian sartzen ditu.
  3. Benetako arazo bat konpontzen duen berrikuntza proiektu bat garatze dute, LEGO Mindstormekin robot bat diseinatu eta programatzen dute eta balioen erakustaldi bat egiten dute.

BOLUNTARIOEN ROLAK

Nola lagundu dezakezu? Boluntariotza-taldean parte hartu nahi baduzu, laguntzeko hainbat modu dituzu:

ARBITROAK

Roboten jokoa kontrolatzen dute

ZIENTZIALARI EXPLORE

FLL Junior taldeen lana eta lorpenak zoriontzen dituzte

FLOATER + TRANSITOA

Txapelketak irauten duen bitartean taldeei laguntzen diete, garaiz iristen direla eta egun osoan ondo pasatzen dutela ziurtatzeko.

 

EPAILE ZIENTIFIKOA EDO TEKNIKARIA

Robotaren berrikuntza- edo diseinu-lanetan taldeek egiten duten lana baloratzen dute, eta sariak erabakitzen dituzte.

TIMEKEEPER / SCOREKEEPER

Mahai-jokoaren softwarea eta partiden denbora kontrolatzen dituzte

 

BOLUNTARIOEN MISIOA

FIRST LEGO League Euskadin borondatez parte hartzen duten pertsonak dira proiektu honen benetako espiritua eta hiru helburu betetzen dituzte:

  1. Taldeak inspiratzea, eredu gisa jardunez
  2. Esleitutako rola arduraz eta profesionaltasunez betetzea
  3. Ondo pasatzen dute!

Informazio gehiago nahi izanez gero, Innobasqueren orrian topatuko duzu.


INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN EMATEA