Emakume zientzialariak

Emakume zientzialariak

MODALITATEA: ZURE IKASTETXEAN

Erakusketa

869x400


Astebetez 6 emakume zientzialariren panel informatiboak ikusi ahal izango dituzue ikastetxean. Emakumeek, emakume izate hutsagatik oztopo handiak gaindituta, zientziari eta gizarteari egindako ekarpena ezagutu ahal izango duzue honela.

Erakusketak, aurreiritziak gainditzeko eta emakume erreferenteak sortzeko helburua du; honela, emakumeen nahiz gizonezkoen arteko berdintasuna sustatuz. DBH-ko lehen mailako ikasleei bideratutako lanketa da proposatzen dena (ikasgelan lantzeko praktika bat dago eskuragarri).

Kontatzen ez dena, ez dela existitzen diote. Gizonezkoen ahotsetik kontatu izan digute historia; hortaz, ez ditugu, emakume zientzialariak ezagutu.

Asko dira, ordea, zientziari ekarpena egin dieten emakumeak. Lan honek, emakume horietako batzuk ekartzen ditu argitara. Ezagutu beren lanak!

 

512x262

512x262

 

512x262

512x262