Gizarte eragileak - Enpresak
Sarrera
Zientziak eta teknologiak gero eta gehiago bultzatzen duten munduan, funtsezkoa da enpresak eta gizarte-eragileak ikastetxeekin integratzea, ZTIM profilen talentua erakartzeko eta ZTIM arloetako bokazioak sustatzeko. Horrek lankidetza sarea ezartzea eskatzen du, behar eta helburu komunak lerrokatuz eta ekintza zehatzak definituz. Garrantzitsua da ekintzak garatu eta abian jartzea, ZTIM alorreko interesa eta parte-hartzea sustatzeko. Integrazio horrek ingurune egokia sortzen du belaunaldi berriak jakintza-arlo horietan inspiratu eta hezteko, eta gizarte berritzaileagoa eta teknologikoki lehiakorragoa garatzen laguntzen du. Zatoz gurekin ZTIM bokazioak gazteen artean sustatzera! Honako bidea gurekin egitea proposatzen dizugu:
ENPRESAK - GIZARTE ERAGILEAK
1. ELKAREZAGUTZA
Enpresa/Gizarte eragileekin bat egitea ZTIM bokazioak sustatzeko.
2. HASTAPENAK
Elkarrekin lankidetza estrategikoa ezarri eta alderdi bakoitzaren helburuak, beharrak eta erantzukizunak argi zehaztu. Plangintzaren definizioa.
3. KONPROMISOA
Adostu diren beharretatik, ekintzak, proiektu eta jarduerak zehaztu, garatuko eta abian jarriko dira.
4. EGONKORTZEA
Jardueren birplanteamentua eta jarraipena.
Ekintzak
Atal honetan enpresa, gizarte eragileak eta ikasleen arteko sinergiak sortzeko diseinatutako jarduera-aukera zabala aurkituko duzu hemen, ikaskuntza bateratua, gizarte-erantzukizuna eta gazteek gizartean aktiboki parte hartzea sustatuz.
Enpresa - Ikastetxe ekintzak
Sareko enpresen eta ikastetxeen arteko ekintza mota ezberdinak eskaintzen dira. Batxilergoko ikasleei dago zuzendua.
Enpresen ate ireki birtualak
Enpresa ezberdinetan 360ºko bideo interaktiboen bidez beraien instalakuntza eta bertan lan egiten duten langileen inguruko informazioa aurkituko duzu bertan. Horretaz gain dinamika ezberdinak egiten dira
EMAKUMEAK BAGARA
Gazteen artean, batez ere emakumeen artean, ZTIAM bokazioak sustatzeko ekimena
FORMAKUNTZA
Gazteen artean STEM alorrak sustatzen dituzten profesionalentzako (enpresetakoak, ikastetxeetakoak, erakundeetakoak etab) formakuntza
GALAXIA
Programa honek 14 eta 17 urte bitarteko gazteei arlo zientifiko-teknologikoetan lanbide-orientazioa ematea du helburu. Etorkizunean arlo horietan garatu ahal izango dituzten lanbide esparruak eta lanbideak ezagutarazi nahi ditugu. Hori guztia ikastetxeetako orientatzaileek gidatuta egingo da, arlo eta diziplina askotako STEM profesionalak ikasgeletara eramanda, eta zuen eskura baliabide interesgarriak jarrita.