IKTen alorreko Nesken Nazioarteko eguna

IKTen alorreko Nesken Nazioarteko eguna

Apirilaren 27an ospatzen da IKTen alorreko nesken nazioarteko eguna eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Garaia Parke Teknologikoarekin batera ospakizun hau aitzakitzat hartuta, Euskal Herriko DBH eta batxilergoko ikasleei bideratutako jardunaldi bat antolatzen du urtero, ZTIMak (Zientzia teknologia, Ingenieritza eta Matematikak) sustatzeko eta genero arrakala digitala murrizteko helburuarekin.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorean dabiltzan enpresek, geroz eta arazo gehiago dituzte ingeniaritza informatikoa, diseinu industriala, bideo-jokoen sorkuntza, Software ingeniaritza edo eta Data Scientist bezalako konpetentzia edo formazioa duen talentua aurkitzeko eta are gehiago neska-emakumeetan baldin bada.

IKTen alorreko hainbat profesional egunerokotasuna eta esperientzia gertutik entzuteko aukera izango dute gazteek. Ikasleek online zein presentzialki jarraitu ahal izango dute saioa.

Ekitaldiko egitaraua urtero eguneratuko da, hortaz, edizio berriko egitaraua hemen egongo da ikusgai.

 

Aurreko edizioak