Sarea

mondragon ztim hub sarea

Proiektu honetan, MONDRAGON-en babesarekin, Mondragon Unibertsitateak ZTIM profilen beharrari erantzutea du helburu. ZTIM bokazioak sustatuko dituen eta inguruko eragileen arteko lankidetza sustatuko duen sarea sortu nahi da.

Zenbait eragilek ZTIM bokazioak sustatzeko ekintzetan ere lan egiten dute, baina proiektu honek harago jo nahi du, haien artean lankidetza egonkorra eta iraunkorra ezartzea. Horrela, gizarteari irtenbide bateratua eta integrala eskaini nahi zaio.

Proiektu hau hainbat enpresa, ikastetxe eta udalekin elkarbanatu da eta iada asko dira ekimenarekin bat egin eta elkarlanean dihardutenak.

 

IKASTETXE KOLABORATZAILEAK

MONDRAGON ZTIM HUB proiektuaren eragileetako bat ikastetxeak lirateke.

Proiektu honen bitartez, ikastetxeek ZTIM arloan dituzten erronkak eta helburuak betetzeko laguntza pertsonalizatua eta egokitua eskaintzen da, gazteak, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiketara hurbil daitezen. Hau abiapuntutzat hartuta, gizartearen erronkei aurre eginez, etorkizuneko gazteei ezagutza praktiko, sortzaile, kolaboratibo eta kritikoa sustatzea bilatzen da.

Esperientzia berri honetan, ikastetxeei uneoro laguntzeaz gain, eragileen arteko komunikazioa eta koordinazioa antolatu eta erraztuko dira.

Gaur egun hauek dira MONDRAGON ZTIM HUB sarea osatzen duten ikastetxeak:

 

ENPRESA ETA GIZARTE ERAGILE KOLABORATZAILEAK

MONDRAGON ZTIM HUB proiektuaren eragileak ere enpresa eta gizarte eragileak lirateke.

Proiektu honen helburua, oinarritutako enplegu eta enpresak sustatzea eta ikusaraztea da, ikasleengan interesa sortzeko eta profesionalen eskariaren eta hezkuntzaren arteko aldea txikitzeko. Gazteen ikaskuntzaren praktikotasuna, sormena, lankidetza eta pentsamendu kritikoa sustatu nahi dira. Parte hartzen duten enpresek beren jardueraren berri eman eta hezkuntza-sistemari lagundu diezaiokete.

Proiektuan gizarte-eragileak ere sartzen dira, gazteek zientzian eta teknologian parte hartzea eta motibatzea sustatzeko eta ZTIM eremuetan genero-berdintasuna sustatzeko. Gizarte eragileen, ikastetxeen eta enpresen lankidetza funtsezkoa da proiektuaren helburuak lortzeko.

Gaur egun hauek dira MONDRAGON ZTIM HUB sarea osatzen duten enpresa eta gizarte eragileak: