Parte hartzaileak

 

Ikastetxeak

MONDRAGON ZTIM HUB proiektuaren eragileetako bat ikastetxeak lirateke.

Proiektu honen bitartez, ikastetxeek ZTIM arloan dituzten erronkak eta helburuak betetzeko laguntza pertsonalizatua eta egokitua eskaintzen da, gazteak, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiketara hurbil daitezen. Hau abiapuntutzat hartuta, gizartearen erronkei aurre eginez, etorkizuneko gazteei ezagutza praktiko, sortzaile, kolaboratibo eta kritikoa sustatzea bilatzen da.

Esperientzia berri honetan, ikastetxeei uneoro laguntzeaz gain, eragileen arteko komunikazioa eta koordinazioa antolatu eta erraztuko dira.

 

 

Enpresak

MONDRAGON ZTIM HUB proiektua aurrera eraman ahal izateko, ezinbestekoa da enpresen parte hartzea.

Proiektu honek ZTIM lanpostuak eta enpresak ikusarazi nahi ditu, ikasleengan haienganako interesa sustatzeko, horiek izango baitira ZTIM alorrean edo/eta ZTIM sektoreko enpresetan lan egingo duten etorkizuneko profesionalak. Horrek lagunduko du egungo profesional eskasiari aurre egiten. Ezagutza praktiko, sortzaile, kolaboratibo eta kritikoarenganako erakarpena gazteengan sortu nahi da, eta etorkizuneko lan-esparruak proposa diezazkiekeen erronkei aurre egiteko.

Gainera, proiktuak genero-berdintasunaren alde borrokatu nahi du, bereziki, ZTIM enpresetako lan- eremuan. Beraz, proiektu honen helburua gizarteak markatutako estereotipoak haustea da, eta neskak ZTIM mundua beste eremu erakargarri batean ezagutzera bultzatzea, ZTIM eremuan emakumeak duen lekua bistaratuz.

Enpresek beren jarduera ekonomikoa eta lanpostuak ezagutarazi ahal izango dute. Era berean, herritarrek ikusi ahal izango dute enpresek hezkuntza bultzatzen dutela eta transmititu nahi diren balioak babesten dituztela proiektuarekin batera.

Proiektuaren helburua etorkizuneko gizarte hobe bat lortzea da, non komunitate aktibo eta kritiko bat egongo den eta berdintasuna benetakoa izango den.

 

GIZARTE ERAGILEAK

MONDRAGON ZTIMU HUB-en eragileetako bat dira Gizarte Eragileak.

Proiektuaren helburu nagusia ZTIM arloen ezagutza zabaldu eta gizarte kontzientziatuagoa lortzea da. Gazteengan eragin nahi da batez ere, ZTIM ikasketa eta lanbideen inguruko interesa piztuz. Bidenabar, gaur egun arlo honetan dagoen profesional eskasiari aurre egin nahi zaio.

Genero-berdintasunaren alde ere borrokatu nahi da proiektu honetan, ZTIM eremuetan, bereziki. Gizarteak markatutako estereotipoak hautsi eta neskak ZTIM mundura erakarri nahi dira, ZTIM azterlan eta lanetan emakumearen presentzia areagotzeko xedearekin.

Ez gara ahazten familiak gazteengan izan dezakeen eraginarekin ikasketak eta etorkizuna bezalako gai garrantzitsuei dagokionez. Hori horrela, proiektuaren helburua lortzeko lagungarria izango da gizarteari ZTIM-ak hurreratzea eta, bide batez arestian aipatutako estereotipoak apurtzea.

Helburu hauek aurrera eramateko gizarte eragile ezberdinak elkarlanean aritzea ezinbestekoa da, ikastetxe, enpresa eta udalen lankidetzarekin. Proiektu honetan lankidetza hau ahalbidetzeko baliabideak eskainiko dira, kasuan kasuko behar eta berezitasunetara egokituz eta elkarren arteko komunikazio antolatua ahalbidetuz.

 

UDALERRIAK

MONDRAGON ZTIM HUB proiektuaren eragileetako bat udalak lirateke.MONDRAGON ZTIMU HUB-ek, ZTIM-ak sustatzeko helburuarekin, gizarte eragile, ikastetxe eta enpresen arteko lotura sendoa sortu nahi du, eragile hauen arteko lankidetza eta konpromezuaren bidez. Honetarako, ezinbestekoa izango da eskualde ezberdinetako udalerrien babesa izatea.

Udalen babesarekin, eskualde ezberdinetako eragile ezberdinen parte hartzea bultzatu eta gazteen zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa sustatu nahi da zientziarekin eta teknologiarekin lotutako esperientziak eskainiz.