FAQ
Berehalako erantzuna behar duzu? Egin klik atal hauetako batean erantzuna aurkitzeko
3. Zergatik egin emakume erreferenteen erakusleihoa ZTIM gaietan?
4. Zer onura lor ditzazke ikastetxeak?
5. Zer suposatzen du parte hartzeak?
6. Zer ekintza mota egiten dira?
9. Ordaindu egin behar da ZTIM ekintzetan parte hartzeko?
10. Derrigorrezkoa da aktibitateetan urtero parte hartzea?
12. Nola jar naiteke harremanetan?
ERANTZUNAK
ZTIM irakasgaiak Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikaren arloetako hezkuntza eta prestakuntzarekin zerikusia dutenak dira (ingelesezko siglak: STEM). ZTIM irakasgaien adibide batzuk dira fisika, kimika, biologia, matematika, informatika, robotika eta teknologia. Irakasgai horiek funtsezkoak dira ikasleak garapen teknologiko eta zientifikorako beharrezkoak diren trebetasun eta ezagutzetan prestatzeko.
MONDRAGON ZTIM Hub proiektuak helburu nagusi bezala du, aukera berdintasunean oinarritutako ZTIM eredua bultzatu eta bokazio hauen sustapena egitea gazteengan, bereziki emakumezkoengan. Enpresen, ikastetxeen eta gizarte eragileen arteko sarea osatu da elkarlanean helburu hau aurrera eramateko.
3. Zergatik egin emakume erreferenteen erakusleihoa ZTIM gaietan?
ZTIM arloan erreferente diren emakumeen erakusleiho bat egitea garrantzitsua da emakumeak arlo horietan ikusgarriak izateko, gazteak inspiratzeko, genero-estereotipoak hausteko eta ZTIM alorrean aniztasuna sustatzeko.
4. Zer onura lor ditzazke ikastetxeak?
MONDRAGON ZTIM Hub eskaintza eta aholkularitza zerbitzua zuen eskura izango duzue. Zuen behar eta egutegira moldatutako ekintza plangintza definitzeko aukera: DBH1etik Batxi 2ra bitartean, ikasle kopuru moldagarrietan, ikastetxean zein beste lekuetan, hizkuntza aukeratuz…
5. Zer suposatzen du parte hartzeak?
Parte hartzeak gutxieneko konpromisoa suposatzen du:
- Beharraren arabera, eragileekin kontaktuan jarri, esaterako; ZTIM aktibitateak diseinatzerakoan, egutegiak antolatzerakoan, etab.
- Proposamenak badituzu partekatu ditzakezu. Honen adibide dira : tailer eskaerak, proiektuak martxan jarri nahia, diru-laguntza eskaerak, etab.
6. Zer ekintza mota egiten dira?
Mota askotariko ekintzak eskeintzen dira: tailerrak, enpresa bisitak, hitzaldiak, erakusketak…Zuen beharren arabera, ekintza berriak sor daitezke, edo daudenak moldatu.
Ikastetxeeetako irakasle zein ikasleek, enpresak eta gizarte eragileak hartu dezakete parte.
Formatu desberdinetako ekintza eta aktibitateak jartzen ditugu ikastetxeen eskura, batzuk ikastetxean bertan egitekoak dira, beste batzuk sareko kide diren eragileen instalazioetan batzuk eta beste batzuk aldiz online formatuan.
9. Ordaindu egin behar da ZTIM ekintzetan parte hartzeko?
Kide izatea eta aktibitateetan parte hartzea debaldekoa da. Garatzen diren aktibitate guztiak doakoak dira; halaber, kasuan kasu, ikasleen desplazamenduak, otorduak edo tankerakoak ager daitezke.
10. Derrigorrezkoa da aktibitateetan urtero parte hartzea?
Ez da derrigorrezkoa aktibitateetan urtero parte hartzea. Ikasturte bakoitza antolatzerakoan erabaki dezake ikastetxeak zer eta noiz egin.
Jarduera bakoitzak formulario bat dauka bertan izena emateko
12. Nola jar naiteke harremanetan?
Harremanetan jartzeko idatzi………………………