Berriak

Atal honetan MONDRAGON ZTIM HUB berriak aurkituko dituzu.

 

Atzealdea

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta Debagoieneko Mankomunitateak Etorkizuneko ZTIM Lanpostuen beharren analisia egin dute inguruko 23 enpresen laguntzarekin

ANALISIA

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta Debagoieneko Mankomunitateak Etorkizuneko ZTIM Lanpostuen beharren analisia egin dute inguruko 23 enpresen laguntzarekin

Enpresek dituzten kontratazio berrien perfiletan %30ak mekanikaren inguruko prestakuntza eskatzen du, %25ak elektronikaren ingurukoa, %18an mekatronika, %15ean mekanizataua eta %13an informatika. Unibertsitate gradu zein goi mailako heziketa zikloak izan daitezke.

2023·10·27

$titulo.getData()


Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Garapeneko Departamentuaren laguntzarekin, datozen urteetarako Debagoiena eskualdeko enpresetan sortuko diren ZTIM lanpostuen ikerketa egin dute.

ZTIM profesionalen behar nagusia enpresek duten erronka handietariko bat da.

ZTIM akronimoak Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika arloak batzen ditu; eta esparru desberdinetara zabaltzen ari den kontzeptua da; hezkuntzan, lan-arloan, eta abar. Egungo eta etorkizuneko lan-merkatuak ZTIM profesionalak behar ditu eta etorkizunean gehiago beharko ditu. Egungo gizartean garapen eta aurrerapen zientifiko, teknologiko eta digitalaren abiadura azkarra da eta horrek etorkizuneko lanpostu asko gai eta diziplina hauekin erlazionatuta egotea eragiten du. Dagoeneko profil horietako profesionalen beharrean aurkitzen dira Gipuzkoako eta Debagoiena bailarako enpresa asko ere.

Dena den, lan-merkatuaren aldetik eskaera handia dagoen arren, gero eta gutxiago dira ZTIM ikasketak eta lanbideak aukeratzen dituzten gazteak; are gutxiago, emakumeak. Beraz, paradoxa handi baten aurrean kokatzen gara; ZTIM profesionalen beharra handia den honetan, ikasketa horiek hautatzen dituzten ikasle kopurua ez da nahikoa.

Testuinguru honetan, “Etorkizuneko ZTIM lanpostuak: Debagoieneko enpresen gaitasun eta prestakuntza beharren analisia” ikerketa honetako emaitzek balioko dute, etorkizunean egon daitezkeen formakuntza gabeziak identifikatzeko, sortuko diren ogibideak bistaratzeko edota ZTIM arloetara gazteak bideratzeko estrategia eta ekintzak planteatzeko.

Debagoieneko enpresen ahotsa

Industria sektoreko eta zerbitzu aurreratuko 5.000 lanpostu baino gehiago sortzen dituzten 23 enpresek partehartu dute azterketan. Enpresa txikiak eta handiak izan dira, eskualdeko herri gehienetan kokatutakoak eta teknologia maila aurreratua eta erdi-aurreratua dutenak.

Etorkizuneko lanpostuak zehazteko eginiko azterketa honek, langileei eskatuko zaizkien gaitasun teknikoak eta zeharkakoak jasotzeaz gain, prestakuntza beharrak eta talentua topatzeko enpresek dituzten oztopoak ere identifikatzen ditu. Izan ere, enpresen %78ak aipatzen du zailtasunak dituela kontratazio berrien aurrean behar dituzten profilak aurkitzeko.

Analisiak agerian utzi duen beste ondorioetako bat da enpresek zailtasunak dituztela lanpostuak modu erakargarrian erakusteko. Izan ere, diotenez, askotan lan-baldintza gogorren estereotipoei lotuta daude postu batzuk (lan-ordutegi konplexuak, zikinkeria...). Egoera horren aurrean, galdetutako enpresen % 43k adierazi du zailtasunak dituela bere lanpostuak modu erakargarrian erakusteko.

Azterketak, gainera, badu atal berezi bat Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Planean (ZTBP2030) definitzen diren oinarrizko teknologien maparen ingurukoa. Enpresei galdetu zaie teknologia mota bakoitzaren garrantzia eta ezagutza maila zenbatekoa den. Eskualdeko enpresen jardueraren eraginez, gehien ezagutzen dituzten teknologiak, Zibersegurtasuna, Material eta Prozesuak eta IoT multzoetako teknologiak dira.

Lortutako emaitzak eta ondorioakinfografia batean islatu dira laburpen gisa. Emaitzen difusioa ekitaldi batean egin da eta bertara gonbidatuak izan dira azterketan partehartu duten eskualdeko enpresak, zein Lanbide Heziketa eta ikastetxeetako orientatzaileak. Izan ere, zer ikasi erabakitzeko momentuan dauden ikasleentzat oso informazio interesgarria izan daiteke ikerketan jasotakoa.

pdf

DESKARGATU IKERKETAREN EMAITZEN ESKUORRIA