Berriak
ERREKA kooperatiba bisitatu dugu Armeria Eskolako ikasleekin
ERREKA kooperatiba bisitatu dugu Armeria Eskolako ikasleekin
Robotikako Lanbide Heziketako ikasleek egin dute bisita eta aldez aurretik gelan lanketa bat egin zuten bisita hobeto prestatzeko

MONDRAGON ZTIM HUB proiektuak zubi lana egiten du ikastetxe eta enpresen artean eta beste ekintzen artean, enpresetara bisitak antolatzen dira gazteen artean ZTIM bokazioak bistaratu eta sustatzeko helburuarekin.
Azaroak 26an adibidez Eibarko Armeria Eskolako Robotikako Lanbide Heziketako ikasleak ERREKA kooperatiba bisitatzeko aukera izan zuten. Mondragon Unibertsitatearekin laguntzarekin prestatutako bisita honek aurre lanketa bat izan zuen gelan, non enpresaren testungurua eta oinarrizko ezagutzak landu diren.
ERREKAk prestutasuna agertu du MONDRAGON ZTIM HUB ekimenarekin bat egin eta gazteei ZTIM bokazioak ikustarazteko. Horregatik, proiektuaren baitan landu da enpresaren aktibitatea gazteei nola helarazi egokien, bisita diseinatu da eta bertan parte hartzen duten pertsonei lagundu zaie.
Armeria Eskolako ikasle zein irakasleen aldetik, positiboki baloratu zen bisita. Beraz Mondragon Unibertsitatetik ere balorazio positiboa egiten dugu.
Armeria Eskola eta ERREKA, espero dugu laster berriro elkar ikustea! Mila esker bioi!
ERREKA kooperatiba
500 pertsonek osatzen duten kooperatiba honek 6 ekoizpen planta dauzka munduan eta soluzio aurreratuak diseinatu eta garatzen ditu hainbat arlotan:
- Sarbideen kudeaketa eta kontrola
- Fabrikazio aureratua – Ingeniaritza
- Lotura kritikokoetarako monitorizazio-sistemak
- Mugikortasun eta ongizate irtenbideak
Teknologia altuko soluzio hauek askotariko sektoreetara daude bideratuta, hala nola automobilgintza, osasuna, sarbideen kudeaketa, mugikortasuna, energia berriztagarriak, azpiegietura kritikoak, meatzaritza edo aeronautika.
Zure enpresa edo ikastetxearekin horrelako bisita batean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:


