Berriak

 

Atzealdea

DBH 4.mailako ikasleak STEM profesionalekin parez pare hizketan

Profesionalen tokapetak

DBH 4.mailako ikasleak STEM profesionalekin parez pare hizketan

Arrasate BHIko ikasleek parte hartu dute STEM orientazio jardunaldien baitan antolatutako “Profesionalen tokapetak” saioan

2025·11·13

$titulo.getData()


Ekintza berezia izan zuten Arrasate BHIko DBH4.mailako ikasleek pasa den azaroaren 10ean. GARAIA Parke Teknologikora hurbildu ziren Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak Zientzia eta teknologiaren astearen barruan antolatutako ekintza batean parte hartzera. Aipatzekoa da aste horetan zehar antolatutako ekintzak Elhuyar eta Innobasquerekin elkarlanean garatuak izan zirela.  

Askotariko ekintzak egin zituzten goizean zehar:

  • STEM profesional desberdinekin topaketa azkarrak (speed dating formatuan). Ikasleak taldeka 5 profesionalekin hitz egiteko aukera izan zuten, zehazki, Laboral Kutxa, Ikerlan, Polmetasa, Georka, Biogipuzkoa eta Mondragon Unibertsitateko langileekin.  Profesional hauek ikasleei azaldu zieten euren ibilbide akademiko eta profesionalak nolakoak izan diren eta ikasleek galderak prestatuta ekarri zituzten profesionalen motibazio eta intereseko gaien inguruan kuriosidadea zuten eta.   
  • Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako ikasleek egiten dituzten proiektuen erakusketa ere ikusgai egon zen goizean zehar: kartoizko nukleoa duen surf taula, maleta baten diseinu berritzailea, ikasleek eraikitako drona, piezak kolore eta formagatik sailkatzeko sistema robotikoa besteak beste.
  • Ingeniaritzek gure egunerokoa  nola hobetu dezaketen bistaratzen duen dinamika ere egin zen eta Kahoot lehiaketa baten bitartez sariak eskuratzeko aukera izan zuten ikasleek.  

Enpresa, ikastetxe eta unibertsitatearen arteko elkarlana

MONDRAGON ZTIM Hub ekimenaren baitan, enpresekin, hezkuntza-zentroekin eta gizarte-eragileekin elkarlanean ari gara, ikasleen artean STEM bokazioak sustatzeko jarduerak diseinatu eta abiarazteko.

lkarlanean antolatutako aktibitate hauetan, DBH eta batxilergoko ikasleek aukera dute enpresetan egiten den lana ulertzeko, dauden lanbide mota desberdinak ezagutzeko, eta horietan aritzeko behar diren prestakuntza eta gaitasunak identifikatzeko. Horrela, etorkizun akademiko eta profesionala irudikatzeko aukera dute, gertuko ikuspegi praktiko eta motibatzaile batetik.  

Ekimen hauen bidez, arlo zientifiko-teknologien bokazioak sustatu nahi ditugu, bereziki neska gazteen artean.

 

Mila esker Laboral Kutxa, Ikerlan, Polmetasa, Georka eta Biogipuzkoa proiektu honekin bat egiteagatik! 

512x262

512x262