Ikastetxeak

sarrera

Ikastetxei erantzun integrala eskaintzen diegu gizartearen beharrei eta ZTIM bokazioak sustatzeari dagokionez. Formakuntza, aholkularitza, orientazio profesioanal eta akademikoa eta ekintza eskaintza zabala eskaintzen ditugu. Ikasleak ingurune errealekin konektatzearen garrantzia onartzen dugu eta horri erantzunez gazteek enpresetako arazo eta egoera errealak ikusi eta lantzen dituzte. Gure helburua esperientzia praktiko eta aberasgarria eskaintzea da, ZTIM diziplinekiko interesa eta grina sustatzeko, gazteak etorkizunerako prestatuz eta teknologikoki aurreratua den gizarte berritzaile bat garatzen lagunduz. Parte hartzeko aukera ezberdinak dituzue baina hurrengo plana proposatzen dizuegu etekin handiena atera ahal izateko:

 

IKASTETXEAK

1. DIAGNOSIA

Diagnosiaren helburua ikasleak eta irakasleak ZTIM arloen inguruan duten ezagutza neurtzea da.  Amaieran galdetegiaren emaitzak eta ondorioak ikastetxearekin elkarbanatuko dira.

2. EKINTZA PLANA

Diagnostikoan jasotako emaitzak aintzat hartuz, ikastetxeekin batera ekintza planaren diseinua definituko da.

3. GARAPENA

Definitutako ekintzak aurrera eramango dira ZTIM bokazioen sustapen eta konpetentzien garapenerako.

4. EBALUAZIOA

Egindako prozesua baloratu eta berraztertuko da, hurrengo urratsak zeintzuk izan litezkeen identifikatuz.

 

BALIABIDEAK

 

EKINTZAK

Ikastetxeetako ikasleei, orientatzaile, zuzendari zein irakasleei zuzendutako hainbat ekintza eta aktibitate topatuko dituzu atal honetan. Mondragon Goi Eskola Politeknikoak antolatu eta eskaintzen ditu gazteen artean ZTIM gaietarako griña eta interesa sustatzeko asmoz. Formatu desberdinetako ekintza eta aktibitateak jartzen ditugu ikastetxeen eskura, batzuk ikastetxean bertan egitekoak dira, beste batzuk unibertsitatean eta beste batzuk aldiz online formatuan. Denetarik dago, beraz begiratu eskaintza eta topatu zure ikasleei gehien egokitzen zaizkien aktibitateak.

 
Non izena eman: Kanpamendu teknologikoa (Tailerra)
Identifikatzeko Testua CAPTCHA berritu