Berriak

Atal honetan MONDRAGON ZTIM HUB berriak aurkituko dituzu.

 

Atzealdea

Arrautza jaurtiketa txapelketa

Arrautza jaurtiketa txapelketa

Arrautza jaurtiketa txapelketa

2024·10·14

$titulo.getData()


Txapelketaren izenak aipatzen duen bezala, tamaina ertaineko arrautza bat (egosi bakoa) jaurtitzean datza lehiaketa honek. Jaurtiketa eskolako edo inguruko eraikin bateko leiho batetik egin beharko da, altuera batetik gutxienez, (lehengo solairutik bota beharko da gutxienez). Hori bai, arrautza lurrera osorik heldu beharko da.

Arrautza osorik heltzeko tramankulu edo plataforma bat sortu beharko duzue, apurtu ez dadin.Tramankuluak sortzeko hurrengo materiala erabili beharko duzue soilik:

  • Kartulina (koloretakoa bada hobe, jai eguna da ta).
  • Kontaktuzko kola.
  • Soka (hilo-bala).

Posible izango da tramankulua margotzea!! erabili tenperak, errotulagailuak, edo nahi duzuen guztia. Tramankulua arrautzari itsatsita, lotuta, zintzilikatuta... edo nahi duzuen bezala egon beharko du.

Nola parte hartu dezakegu?

  • Batu zaitez zure klasekoekin eta talde desberdinak sortu. Gehienez 5 pertsonako taldeak izan beharko dira.
  • Talde bakoitzak bere jaurtiketa grabatu beharko du eta bideoa antolatzaileei bidali.

Bideo grabazioaren irizpideak:

  • Bideoak arrautzaren hegaldiaren ibilbide osoa erakutsi behar du.
  • Bideoa lurretik grabatu behar da. Bideo editaturik ez da onartuko.
  • Bideoaren amaieran, arrautza hautsi den ala ez grabatu behar da.
  • Arrautza hautsi ez bada, zuzenean hautsi behar da.
  • Bideoa ezin da editatuta egon, eta behar besteko argiztapena izan behar du arrautzak duen tramankulua eta ibilbide osoa behar bezala hautemateko.
  • Bideoa laburra izan behar da, 60 segundo gehienez.
  • Proposamen/parte-hartzaile bakoitzeko bideo bakarra onartuko da.
  • Horizontalean grabatu beharko da bideoa.
  • MP4 fitxategi formatua gomendatzen da. Bideoak IG bidez ikusi beharko dira.

Bideoaren bidalketa:

  • Helbidea: ptgaraia@ptgaraia.eus
  • Gaia: ARRAUTZA JAURTIKETA BIDEOA
  • Testua:Ikastetxea, maila eta gela. Taldeko parte hartzaileen izenak.Harremanetarako kontaktua.

Lehiaketaren abiarazte eguna URRIAK 8 izango da, eta bideo grabazioen azken entrega eguna AZAROAK 8 izango da.

Sariak

Publikoaren saria eta aditu profesionalaren saria izango ditugu aurten. Azaroaren 11tik 15era zuen bideoak Instagrameko @zientziateknologia kontura igoko ditugu eta like gehien lortzen duen bideoak publikoaren saria irabaziko du, GARAIA Parke Teknologikoaren eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren eskutik detaile bat.

Azaroaren 15ean epaimahai zorrotzak zuen bideoak arretaz ikusi eta baloratuko ditu eta eguneko saioan irabazlea aipatuko dute. Talde irabazleak “Zure ideiak sortzeko tailerra” saria jasoko du, non zuk diseinatutako produktu bat ekoiztu ahalko duzun 3D marrazketa, 3D inprimaketa eta laser mozketa erabiliz. Honetaz gain, talde irabazleak Mondragon Goi Eskola Politeknikoko laborategiak eta kanpusa ezagutzeko aukera.