Berriak

Atal honetan MONDRAGON ZTIM HUB berriak aurkituko dituzu.

 

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak batxilergoko ikasleei zuzendutako Ingeniaritza Olinpiadak antolatu ditu lehenengoz

INGENIARITZAKO OLINPIADAK

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak batxilergoko ikasleei zuzendutako Ingeniaritza Olinpiadak antolatu ditu lehenengoz

Martxoaren 13an izan zen lehiaketa eta Arrasate BHI ikastetxeko ikasle-talde batek irabazi zuen

2024·03·22

$titulo.getData()


Ingeniaritza Olinpiaden helburu Nagusia DBH eta Batxilergoko ikasleen artean STEMak sustatzea da (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak) etorkizunean alor horretako ikasketak aukeratzera animatu daitezen. Lehiaketak arrazoibide kritikoa eta talde lana ere sustatzen ditu, beste zeharkako hainbat konpetentzia gehiagorekin batera. Izan ere, ezagutza teknologikoa eta konpetentzia pertsonal garatuak dituzten pertsonak dira Euskal Herriko enpresa gehienek behar dituzten perfilak eta ondorioz, enplegagarritasun altuena dutenak.

Ingeniaritza Olinpiada hauen lehen edizio honetan ikasleei proposatutako erronka honakoa izan da:

Ekonomia zirkularrean lagunduko duten eta tentsegritatean oinarritutako altzariak diseinatu eta eraikitzea

4 pertsonako taldeetan landutako proiektuak izan dira eta epaimahaiak ondorengo irizpideak baloratu ditu: diseinuaren originaltasuna, prototipoaren estetika, ahalik eta pisu gehien eustea, bertan gertatzen diren fenomenoen azalpenak ondo komunikatzea, diseinuaren jasangarritasuna, etab.

Talde bakoitzak bere prototipoa aurkeztu ahal izateko, hainbat pausu eman behar izan ditu: ekonomia zirkularreko kontzeptuak ulertu, diseinuaren garapena landu (tentsegritatearen oinarriak ulertuaz), diseinua garatu, kalkulu fisiko eta matematikoak garatu, prototipoa sortu eta prozesuaren berri emateko komunikazio euskarria prestatu.

Martxoaren 13an batxilergoko ikasleek Mondragon Unibertsitateko Galarreta Eko Campusean aurkeztu eta defendatu zituzten proiektuen emaitzak unibertsitateko irakasleen aurrean.