Berriak
Esperientziatik ikasiz, ikasleak inspiratzeko
Esperientziatik ikasiz, ikasleak inspiratzeko
MONDRAGON ZTIM Hub, Danobat, Ideko, Danobatgroup eta Arrasate BHIren arteko lankidetza

MONDRAGON ZTIM Hub ekimenaren baitan, enpresekin, hezkuntza-zentroekin eta gizarte-eragileekin elkarlanean ari gara, ikasleen artean STEM bokazioak pizteko jarduerak diseinatu eta abiarazteko.
Jarduera hauen artean dago enpresei prestakuntza eta laguntza eskaintzea, bisita hezitzaile inspiratzaileak diseinatzeko. Bisita horiek instalazioak edo prozesu produktiboak erakustetik harago doaz; helburua da bisita horiek ikaskuntza-esperientzia bizi eta esanguratsu bihurtzea, ikasleen curriculuma osatuz. Horri esker, ikasleek zientziaren, ingeniaritzaren, teknologiaren eta berrikuntzaren benetako balioa ezagutzen dute, profesionalekin eta lan-inguru errealekin harreman zuzenean.
Esperientzia hauetan, ikasleek aukera dute enpresen funtzionamendua ulertzeko, dauden lanbideak ezagutzeko, eta horietan aritzeko behar diren prestakuntza eta gaitasunak identifikatzeko. Horrela, etorkizun akademiko eta profesionala irudikatzeko aukera dute, ikuspegi praktiko, gertuko eta motibatzaile batetik.
Ekimen hauen bidez, STEM bokazioak sustatu nahi ditugu, bereziki neska gazteen interesa piztuz arlo zientifiko-teknologikoetan.
Danobat, Ideko eta Arrasate BHIren esperientzia
Horren adibide bikaina da MONDRAGON ZTIM Hub-eko lantaldearen, MONDRAGON Korporazioaren baitan dagoen Danobatgroup industria taldearen arteko lankidetza. Lankidetza honi esker, urriaren 29an, asteazkenean, Arrasate BHIko Batxilergoko 1. mailako teknologia-ikasleek aukera izan zuten Danobatgroupeko makina erreminta eta fabrikazio aurreratuetako soluzioak eskaintzen dituen Danobat enpresa eta taldeko berrikuntza motorra den Ideko ikerketa eta garapen zentroaren jarduera, profesionalak eta instalazioak zuzenean ezagutzeko.
Bisitaren aurretik, ikasleek ikasgelako dinamika batean parte hartu zuten, enpresak eta sektorea hobeto ezagutzeko, eta bisitaren esperientzia ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Esperientzia praktiko, bizigarria eta motibatzailea, ingeniaritza, zientzia eta teknologia ikasgeletara hurbiltzeko modu erakargarria.


Esperientzia arrakastatsua izan zen
MONDRAGON ZTIM Hub-eko lantaldeak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten guztiei:
Arrasate BHIko ikasleei, haien jakin-minagatik eta ilusioagatik.
Irakasleei, jardueraren diseinuan eta gauzatzean izan duten konpromisoagatik.
Ideko, Danobat eta Danobatgroup-eko profesionalei, STEM bokazioak sustatzeko erakutsitako dedikazio eta inplikazioagatik.

PARTE HARTU NAHI DUZU?
Interesgarria iruditu bazaizu eta ikastetxe edo enpresa gisa parte hartu nahi baduzu, pozik kolaboratuko genuke zurekin! Jar zaitez gurekin harremanetan:
- Puedes contactarnos escribiéndonos a: mondragonztimhub@mondragon.edu
MONDRAGON ZTIM HUB proiekturi buruzko informazio gehiago hemen:
