Berriak

 

Atzealdea

Adimen artifizialari buruzko tailerra, IKTen alorreko Nesken Nazioarteko eguna ospatzeko

IKTen alorreko Nesken Nazioarteko eguna

Adimen artifizialari buruzko tailerra, IKTen alorreko Nesken Nazioarteko eguna ospatzeko

Nesken Nazioarteko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) Eguna dela eta, adimen artifizialari buruzko tailer berezi bat antolatu da, gazteen artean bokazio teknologikoak sustatzeko helburuarekin.

2026·04·28

$titulo.getData()


Ekimenaren baitan, ARRASATE BHIko DBH3ko 21 ikaslek parte hartu dute, eta adimen artifizialaren oinarrizko kontzeptuak eta aplikazio praktikoak ezagutzeko aukera izan dute. Tailerraren bidez, teknologia berrien inguruko interesa pizteaz gain, bereziki nesken parte-hartzea eta presentzia sustatu nahi izan da arlo teknologikoan.

Jarduera hau Nesken Nazioarteko IKT Egunaren testuinguruan kokatzen da; egun honen helburua da genero-arrakala murriztea eta neska eta emakume gazteak zientzia eta teknologiaren esparruetara hurbiltzea.