NOR GARA

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa MONDRAGON Korporazioan eta Mondragon Unibertsitatean integratutako kooperatiba da. Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea gara (MGEP-MU). Pertsonen etorkizunarekin konprometituta, irismen handiko begirada bat eta tokiko konexioa nazioarteko ikuspegi batekin orekatzen duena. Gure jarduera nagusiak prestakuntza, ikerketa, transferentzia eta ekimena dira teknologiaren eta ZTIMen esparru askotan, eta, beraz, enpresen eta erakundeen lehiakortasuna hobetzen laguntzen dihardu.

 

Humanitate eta hezkuntza zientzien fakultatzea (HUHEZI)

Irakasle Eskola moduan sortu zenetik, 1976an, MONDRAGON taldeko mugimendu kooperatibora atxikitako hezkuntza kooperatiba izan da. Hortaz, kooperatiba izaera duen erakundea da MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (HUHEZI), Euskal Herrian errotua eta mundura irekia. Erakunde kooperatibo eraldatzailea gara, irabazi asmorik gabekoa, onura publikokoa eta gizarte-ekimeneko erakundearen adierazpen ofiziala jaso duena. Ezagutzari lotutako formazio, ikerketa, aplikazio eta transferentzian dihardu.

 

MONDRAGON

MONDRAGON Euskal Herriko lehen enpresa taldea da, nortasun kooperatiboa duten pertsona konprometituek sortua. Nazioartekotutako enpresa errentagarria, lehiakorra eta ekintzailea, bere langileen enplegua, giza eta lanbide aurrerapena eta bere ingurune sozialaren garapena sortzeko asmoa duena. Bokazio horretatik, MONDRAGON ZTIM HUB bezalako ekimenak sustatzen dira.