Berriak

Atal honetan MONDRAGON ZTIM HUB berriak aurkituko dituzu.

 

Atzealdea

Zientzia, ingeniaritza, teknologia eta matematikak sustatzeko egitasmoa, martxan

PROIEKTUA MARTXAN

Zientzia, ingeniaritza, teknologia eta matematikak sustatzeko egitasmoa, martxan

MONDRAGON Korporazioa, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa eta HUHEZIk martxan jarritako proiektuak enpresa, hezkuntza zentro eta udaletxeak ditu bidelagun

2022·01·31

$titulo.getData()


MONDRAGON ZTIM HUB lanketaren helburu nagusia gazteengan ZTIM bokazioen sustapena da, bereziki emakumezkoengan. Bide horretan, ZTIM lanbideen bistaratzea, genero aurreiritzi gabeko orientazioa, ZTIM jardueratan esku hartzea eta ikastetxeetako hezkuntza proiektuetan eragin nahi du. Abiapuntu nagusiak ZTIMUlab eta Kolaborategia dira.

Proiektu potolo hori garatzen joan dadin, urtarrila erdialdean hezkuntza mahaiaren lehen batzarra egin zen. Bailarako ikastetxe guztiei gonbidapena bidalita, lehen batzarrean, hiruren ordezkariak egon ziren: Bergarako Aranzadi ikastola, Oñatiko Txantxiku ikastola eta Arrasateko Institutua. Urtarrila bukaeran enpresen txanda izan zen eta erantzuna oso ona izan zen Ulma Taldea, Fagor Taldea, Danobat Taldea, Ikerlan, Ekide, Dikar eta Garaia Parke Teknologikoak interesa erakutsi zutelarik.  

Ikasleentzako eta irakasleentzako, zientzia, ingeniaritza, teknologia eta matematikak oinarri izango dituzten guneak sortze aldera, askotariko ekintzak egingo dira. Hezkuntza eta enpresetako arduradunetatik hasi zen martxa hartzen, eta laster udal ordezkarieen mahaia ere martxan jarriko da. Datozen hilabeteetan lan talde guztietako bilerek aurrera egingo dute, eta oraindik ere aukera egongo da agente eta erakunde berriek proiektuarekin bat egiten dezaten.  

HUB gehiago, aurrerago

Arrasatekoa izango da MONDRAGON ZTIM HUB sarearen lehen gunea. Erreferente izango dena. Baino epe luzerako proiektu bat denez, etorkizunean, Euskal Herrian zehar hainbat HUB egongo direla espero dute arduradunek.