Berriak

Atal honetan MONDRAGON ZTIM HUB berriak aurkituko dituzu.

 

Atzealdea

Goierriko MONDRAGON ZTIM HUB-a martxan da!

PROIEKTUA

Goierriko MONDRAGON ZTIM HUB-a martxan da!

Mondragon Unibertsitateak, Goierri Fundazioaren eskutik eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Goierriko MONDRAGON ZTIM HUBa abiarazi dute.

2022·06·27

$titulo.getData()


MONDRAGON ZTIM HUB, ZTIM bokazioen garapena eta sustapena helburu dituen ekimena da. Bailara ezberdinetako, ikastetxeen, enpresen eta gizarte eragileen arteko elkarlanaz baliatuz, ZTIM konpetentzietan oinarritutako hezkuntza eskaintza integrala lantzea da, besteak beste, ekimenaren xede nagusia, beti ere arreta gazteengan eta bereziki emakumeengan jarriz.

MONRAGON Korporazioa eta Mondragon Unibertsitateak sortu eta sustatutako ekimena izaki, Debagoienean du abiapuntua. Dagoeneko, Debagoieneko MONDRAGON ZTIM HUBaren baitan, eragileen sarea sortu eta hainbat ekintza burutu dira. Bigarrenak berriz, Goierrin du kokalekua eta dagoeneko, Goierriko MONDRAGON ZTIM HUBaren baitan ikastetxeen sarea osatu da Goierri Fundazioarekin elkarlanean.

Lanketa honek, helburu nagusi bezala gazteen artean ZTIM bokazioen sustapena bilatzen du, bereziki emakumezkoengan. Bide horretan, ZTIM lanbideen bistaratzea, genero aurreiritzi gabeko orientazioa, ZTIM jardueratan esku hartzea eta ikastetxeetako hezkuntza proiektuetan eragin nahi du.

Goierri bailarako ikastetxe guztiei gonbidapena bidalita, lehen hastapenetan sei ikastetxek erabaki dute, proiektuarekin bat egitea. Otsailean egin zen proiektuaren aurkezpena Mondragon Unibertsitateko Goierriko campusean. Horren ondoren eta Elhuyarren eskutik, diagnosi fasea deritzona jarri zen martxan. Lehen fase honen helburua, bailarako gazteen ZTIM pertzepzioa ezagutzea izan da, baita ere ikastetxeen ZTIM hezkuntzaren inguruko kontzepzioak, gauzatzen diren praktikak eta eskola testuingurua neurtu nahi izan dira.

Zehazki, Elhuyarrek gidatutako, “Goierriko gazteen pertzepzioa STEM arloetako gaien eta lanbideen inguruan” diagnosia burutu da. Guztira Goierriko 408 gaztek erantzun dute STEM arloko gaien eta lanbideen inguruko pertzepzioa aztertzekoegin den galdetegia. Parte hartu duten ikastetxeetako DBHko 3. mailako 212 ikaslek eta 4. mailako 196 ikaslek erantzun dute galdetegia.

Ondorioetatik, esan daiteke genero-estereotipo tradizionalek eragina dutela gazteek zenbait gairen inguruan duten interesean. Hala, mutilek neskek baino hobeto baloratu dituzte kirolak, zientzia eta teknologia, sare sozialetako influencer-ak eta, informatika, programazioa eta robotika. Aldiz, neskek hobeto baloratzen dituzte gai sozialekin, irudi pertsonala eta modarekin, eta osasunarekin lotutako gaiak.

Jarraian, irakaslegoari bideratutako ikastetxeen ZTIM hezkuntzaren inguruko kontzepzioak ezagutzeko diagnosia ere abiatu da.

MONDRAGON ZTIM HUB gehiago, Etorkizuenean, Debagoienean sortutako sare hau Euskal Herrian hedatzea da helburua. Epe luzerako proiektu bat denez, etorkizunean, Euskal Herrian zehar hainbat MONDRAGON ZTIM HUB egongo direla espero da.