Berriak

Atal honetan MONDRAGON ZTIM HUB berriak aurkituko dituzu.

 

Atzealdea

Gero eta gehiago dira Mondragon Ztim Hub sarearen baitan egindako ekintzetan parte hartzen dabiltzan enpresa, ikastetxe eta gizarte eragileak

TALDELANA

Gero eta gehiago dira Mondragon Ztim Hub sarearen baitan egindako ekintzetan parte hartzen dabiltzan enpresa, ikastetxe eta gizarte eragileak

Mondragon Unibertsitateak eta Mondragon Taldeak ereindako elkarlanaren fruitua da MONDRAGON ZTIM HUB sarea, gazteengan, eta bereziki emakumeengan, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika bokazioak sustatzea helburu duena. Proiektuaren helburu nagusia gazteen artean ZTIM konpetentzien garapena dela aintzat hartuta, dagoeneko martxan dira helburu hori lortzeko ekintzak.

2022·06·27

$titulo.getData()


MONDRAGON ZTIM HUB ekimena abiarazi zenetik, ez dira gutxi izan gizarte eragileekin, ikastetxeekin eta enpresekin elkarlanean burututako ekintzak. Besteak beste, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Zientziaren astearen antolaketa, non astebetean euskal zientzialarien testigantzak baliatuz ZTIM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) jardueretarako grina sustatzen den.
  • Jardunaldien eskaintzaren bitartez ZTIMen inguruko hitzaldi edo ekitaldiak antolatzen dira ikastetxeetan, unibertsitatean edo online formatuan. DBH eta batxilergoko ikasleei zuzenduta.
  • Zientzia eta teknologiari lotutako tailer praktiko multzoa, zeina ikastetxeetako DBHko ikasleei zuzenduta dagoen.
  • Bizikletaren Nazioarteko Egunaren baitan, bizikleta abiapuntu izanda, gazteek beharko dituzten konpetentziak lantzeko helburuarekin egindako ekintzak
  • Neska eta Emakume Zientzialariaren Nazioarteko Egunaren antolaketa, neskei eta emakumeei gaztetatik, DBH eta Batxilergoko ikasleengan pentsatuta, arlo zientifikoa modu naturalean hurbiltzeko asmoz. Gizarte osoak arlo zientifiko etateknologikoetan benetako garapen akademiko eta profesionala edukitzeko aukera berdinak izatea helburu izanik. Esaterako, argazki lehiaketa, egutegia…
  • Ikastetxeen eta enpresen elkarlanean egindako ekintzen koordinazioa, esaterako, Arrasate BHI ikastetxeko ikasleak Ekide enpresara egindako bisita (Batxilergoko 47 ikaslerekin), Bergarako Aranzadi Ikastolako ikasleak Danobat Group enpresara egindakoa (DBH 4ko 26 ikaslerekin) eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoan robotika eta automatizazioaren inguruan egindako tailerrak.
  • Haurrei bideratutako komikia, zeinak gazteen artean ZTIM konpetentziak ulertu eta barneratzeko helburua duen.

Ekide eta Danobat Groupek ez ezik, momentu honetan beste hainbat enpresa eta gizarte eragilek ere osatzen dute MONDRAGON ZTIM HUB sarea, hala nola, Fagor Taldea, Ulma Taldea, Ikerlan, Dikar, Garaia Parke Teknologikoa, Polmetasa eta Ekin Emakumeak.

Hemendik aurrera, ZTIM arloak sustatzeko ekintzek martxan jarraituko dute, zenbait esparrutan haur eta gazteen hurbilketa naturala bilatuz. Hori horrela, ikastetxe eta enpresei sare honen parte izateko deia egin nahi zaie, ekimen honen aldeko apustua egin dezaten.

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI?

Malen Illarramendi: millarramendibeitia@azk.eus

Maite Anaya: manaya@mondrago.edu