HUB-ak

Debagoieneko MONDRAGON ZTIM HUB

MONDRAGON ZTIM HUB proiektuaren lehenengo HUB-a proiektu honen sorterri den Debagoieneko bailaran eratu nahi da: Debagoieneko MONDRAGON ZTIM HUB.

Proiektu honen atzean, MONDRAGON-en babesarekin, Mondragon Unibertsitatea dago, bokazio soziala duen unibertsitate kooperatiboa. Bailarako enpresetan aurreikusten den ZTIM profilen beharrari eranzun bat eman nahian, ZTIM bokazioak lantzeko lehen sarea bertan sortu nahi izan da.

Hainbat eragile daude bailaran, gutaz gain, ZTIM bokazioak lantzeko ekintza ezberdinak bultzatzen dituztenak. Baina proiektu honen asmoa pausu bat haratago joatea da, eragile hauen arteko HUB egonkor eta jasangarri bat sortuz. Honela, beraien arteko elkarlana bultzatu nahi da eta gizarteari soluzio bateratu eta integrala eskaini.

Ideia hau bailarako hainbat enpresa, ikastetxe eta udalekin elkarbanatu da eta jasotako feedbacka oso positiboa izan da; proiektuaren garrantzia berretsi eta bertara atxikitzeko interesa erakutsi dute.

 

Enpresa eta gizarte eragileak

https://www.ulma.com/

Ulma Taldea

https://fagorelectrodomestico.com/

Fagor Taldea

Ekide

https://www.ikerlan.es/

Ikerlan

https://dikarcoop.com/

Dikar

https://www.danobatgroup.com/es

Danobat Group

https://www.ptgaraia.eus/es/

Garaia Parke Teknologikoa

EKIN

Polmetasa

https://www.debagoiena.eus/

Debagoienako Mankomunitatea

Ikastetxe kolaboratzaileak

https://aranzadiikastola.eus/

Aranzadi ikastola

https://txantxikuikastola.eus/

Txantxiku ikastola

Arrasate BHI

 

Arizmendi ikastola